2011/02/23

Arangoitik pairatzen duen inkomunikazioaren aurrean, konponbide bat aurki dezan eskatzen diogu PSOEri

Arangoiti Bilboko gainontzeko auzoekin lotuko duen anezka zerbitzua berehala ezar dezaten exijitzen dugu eta bizilagunek ostegunean, 19:30ean, Plaza Eliptikoan egingo duten manifestazioarekin bat egiten dugu.

Ezker Abertzalea, EA eta Alternatibako Bilboko talde politikoek behar diren neurriak har ditzan eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, Arangoitiko bizilagunek behingoz Bilboko gainontzeko auzoekin lotura errela, segurua eta duina izan dezaten. “Arangoitiko bizilagunek bizi duten inkomunikazio egoerak agerian uzten ditu Jaurlaritzaren eta Bilboko udalaren arduragabetasuna eta utzikeria hiriko auzoekiko”.

Beraz, talde politikook Arangoitiko Bizilagunen Elkarteak aurkeztutako proposamenarekin bat egin dute. Bizilagunek behin-betiko konponbidea eskatu diete erakundeei auzoak sarbide berri, integral eta erabilgarria izan dezan. Gainera, anezka zerbitzua martxan jarri dezaten eskatu dute.“Bizilagunek aspalditik eta egunero pairatzen duten egoera hau sainete bitxi baten ondorioa da, non negozio pribatu zalantzagarriak lehenesten diren, hiriko auzoen aldeko politika jasangarrien aurrean”, Bilboko Ezker Abertzaleak, EAk eta Alternatibak salatu duten legez.

Taldeok gogorarazi dute bizilagunen elkartearen bidezko eskaerei erantzutea baino, Jarlaritzak eta Udalak nahiago izan dutela orain arte Fincas y Transportes SL enpresa pribatuari (igogailu zerbitzu ohiaren esleipenduna) 600.000 euro ematea, haren diru-kutxa handituz.

Azaldutako guztia dela eta, Ezker Abertzaleak, EAk eta Alternatibak biharko manifestazioa babestuko dute. Manifestazioa Bilboko Moyua plazan hasi eta Eusko Jarlaritzaren egoitzan bukatuko da (Kale Nagusia, 85), “Anezka orain” lelopean. “Guztiona eta guztiontzat den hiri bat egin ahal izateko, gure hiriko auzoen beharrizan errealak asetu behar dira, inbertsio errealetaz baliatuz. Ezin dira auzoak inkomunikaturik egotera zigortu”, taldeon hitzetan.