2010/12/15

2011rako Udal Aurrekontuak atzera botatzea eskatu dugu

Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdien Bilboko Udal taldeok 2011rako Bilboko Udal Aurrekontua atzera botatzea eskatu dugu. Erreklamazioak aurkezteko epea atzo amaitu zen eta aurrekontuak elkarrekin aztertu dituzten aipatutako alderdiek osoko zuzenketa bat zein 116 milioi euro zenbatekoa duten 53 erreklamazio partzial aurkeztu ditugu.
Ostirala 17rako mobilizazio bat deitu dugu Aurrekontu partehartzaileak eta justuagoak aldarrikatzeko
Enmienda a la totalidad y correcciones parciales
Aurrekontuei buruzko irakurketaCritica a los presupuestos municipales

Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdien Bilboko Udal taldeek 2011rako Bilboko Udal Aurrekontua atzera botatzea eskatu dute. Erreklamazioak aurkezteko epea atzo amaitu zen eta aurrekontuak elkarrekin aztertu dituzten aipatutako alderdiek osoko zuzenketa bat zein 116 milioi euro zenbatekoa duten 53 erreklamazio partzial aurkeztu dituzte.
EAJk eta IUk aurkeztutako zenbakiak azken urteetan egindakoaren jarraipen hutsa direla azpimarratu dute ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek. Orain arteko hiri eredu bera jarraitze
Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdien Bilboko Udal taldeek 2011rako Bilboko Udal Aurrekontua atzera botatzea eskatu dute. Erreklamazioak aurkezteko epea atzo amaitu zen eta aurrekontuak elkarrekin aztertu dituzten aipatutako alderdiek osoko zuzenketa bat zein 116 milioi euro zenbatekoa duten 53 erreklamazio partzial aurkeztu dituzte.
EAJk eta IUk aurkeztutako zenbakiak azken urteetan egindakoaren jarraipen hutsa direla azpimarratu dute ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek. Orain arteko hiri eredu bera jarraitzen dela adierazi dute, “Bilbo kontsumo objektu eta kontsumorako gune bezala”, hain zuzen.
Ekonomia, ingurugiro eta zaintza krisian murgildurik egon arren, EAJk eta IUk eraikuntza eta turismoaren alde soilik egiten duen eredu desarrollista lehenesten dutela salatu dute. San Mames Barrian, Alondegian, Deustuibarran eta ekitaldi handietan neurri gabeko gastua egingo dutela azpimarratu dute.
EAJk eta IUk bultzatzen duten turista eta kongresistentzako hiri ereduaren aurrean, ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek “Bilbon bizi diren pertsonentzako hiria eraikitzeko apustu argia” egin dute.
Hirurek aurrekontuak inolako parte-hartzerik gabe egin direla azpimarratu nahi izan dute. “Auzoak ahazten dituen aurrekontu antisozialak dira parte-hartze ezaren ondorioaren isla”.
Era berean, salatu dute aurrekontuek ez dituztela lehenesten esklusioaren aurkako borroka ezta hiritargoan positiboki eragin dezaketen inbertsioak.
Mobilizazioa
Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek mobilizazio bat deitu dute ostiralerako aurrekontu partehartzaileak eta sozialagoak aldarrikatzeko. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan hasiko da Arriagan eta “Diru publikoa guztion onurarako” lelopean burutuko da.

n dela adierazi dute, “Bilbo kontsumo objektu eta kontsumorako gune bezala”, hain zuzen.