2011/02/04

Espainiako Loteriaren zozketa, Bilbo hiri espainiar bezala kokatzeko EAJren beste pausu bat

Bilbon Loteria Nazional Espainiarraren zozketaren aurrean irakurketa eta kokapena

Bilbon urteak daramatzagu Madriletik planteatu diren inposaketak jasaten,  zeinak, PNV-ren eta Bilbon bere burua den Iñaki Azkunaren mendetasunarekin egingarriak izan diren. 
Bilbon Azkunak modu autoritarioan gobernatzen du, hiri honetan, gure hirian bizi garen pertsonen iritzia eta sentsibilitatea kontutan hartu gabe.  Sufritzea tokatu zaigun alkateak, Euskal Herriarekin zerikusia edo gure lurraldearen izaera euskalduna azpimarratzen duen ororekiko agertzen duen mespretxua, bistakoa da gure Udaletxearen eguneroko jardunean.
Bilbon Azkunak eta PNV-k Euskal Herrira baino Madrilera begira gobernatzen dute. Piper-potoa udaletxean jartzea, inflexio puntua suposatu zuen eta gure alkateak behar zuen justifikazioa izan zen olatu Españolistara igotzeko. Modu horretan hasi zituzten kongresu espainolak ospatzen Euskalduna jauregian, “Vuelta ciclista a España” Bilbotik pasatzea planteatzen, Bilbo Fiturren Grande Marlaskaren laguntzarekin aurkeztuz, berau  frankismoaren oinordeko den Auzitegi nazionalean bere lekua egin duen bilbotarra. Bilbon, saskibaloiko errege espainiarraren koparako finala ospatzea bultzatuz, edo Espainiako futbol selekzioa San Mamesen joka dezala hainbat alditan eskatuz.  Bilbo Espainiara lotzen jarraitzeko azken ekintza,  Espainiako loteria nazionalaren zozketa datorren otsailaren 5ean Bilbon ospatzea izan da.
Espainiako loteria nazionalak eragiten digun iritzitik harago, estatu espainiarrarentzat dirua biltzeko duen helburuagatik noiz eta gizarteko kapa askoren pobrezia egoera eragin duen  krisialdi estruktural garaia bizi dugunean, azpimarratu nahi duguna da, espainiar loteria nazionalaren zozketa Bilbon burutzeak, Bilbo hiri espainiar eta españolista bezala kokatzeko PNV-k diseinatutako eta Azkunak gestionatutako estrategiaren egiaztatzea besterik ez dela.  Horrek, gure botxoak duen izaera eta nortasun euskaldun eta euskaltzalearekiko suposatzen duen kaltearekin.
Ezker Abertzaleko kideok, ez dugu ez ulertzen ez eta konpartitzen, Azkunak eta PNV-k Bilbo Espainiako hiriekin asimilatu eta homologatzeko duten obsesioa.
Askotan ez dakigu, Azkuna Bilboko alkatea den, ala Burgos edo Santanderrekoa ote den.
Ematen du PNV-ren mezu etsikorra ,“zer egingo luke Bilbok Espainia gabe” dela, eta aukera horren aurrean, gure botxoa espainolizatzeko lasterketa desesperatu bati hasiera eman diotela.  Ez dugu utziko  Azkuna espainiar señoritoa izaten jarraitzen Bilbon. Ez duelako, ez hemen bizi garen pertsona guztientzako gobernatzen ez eta gure botxoan ematen diren sentsibilitate eta asmo abertzale eta soberanistak errespetatzen.